Joan den igandean, Ameriketa Estatu Batuetan jendea gorputzean publizitatea tatuatzen hasi dela irakurri nuenetik, ezin izan dut gai hori burutik kendu. Albistea irakurtzen hasi nintzenean, ezin nuen sinetsi irakurtzen ari nintzena. Zeozer oker ulertzen ari banintz bezala geratu nintzen.
Publizitate mota horrek pertsonen gorputza erabiltzen du iragarki gisa. Hala ere, ez du orain arte ezagutzen dugun publitzitate eredurekin jarraitzen. Publitzitate mota horrek ezaugarri berezi asko dauzka. Besteak beste, iraunkortasuna eta mugikortasuna. Halaber, normalean ez dute produkturik iragartzen, baizik eta empresa jakin batzuen irudi edo logoak, eta marken izenak bereziki.
Sinestezina ematen badu ere, albisteak esaten zuen oso ondo ordainduta dagoela-eta, gero eta jende gehiago animatzen ari dela bere azala saltzera helburu horretarako. Hala ere, egunkarian agertzen diren argazkietan ikus zitekeen bere azala publizitaterako saltzen ari ziren pertsona gehienak gazteak zirela. Gazteegiak, beharbada. Hogeitahamar urte baino gutxiagoak. Izan ere, horientzat diru iturri ugari eta erraz bat da eta, gainera, pertsonen artean ondo ikusita dago.
Egia esanez, oso zaila egiten zait jarrera hori ulertzea. Azala, azala da eta gainera betirako da. Horrexegatik, zure azala salgai jartzea eta empresa baten logoa edo izena gorputzean betirako idatzita eramatea oso arriskutsua dela iruditzen zait. Ameriketako Estatu Batuetako moda hori honantz heltzen bada ere, ez dut uste gure gizartean arrakasta izango lukeenik. Baina, ...auskalo!