jueves, 7 de abril de 2011

NOLA ERABILTZEN DITUGU TELEFONO ESKUKOAK?

Gero eta ohitutago nago EITB-ko weborrian sartzera aktualitatezko albisteei begirada bat ematearren. Behin sartuta, albisteak irakurriz aparte, sarritan jotzen dut sail honetara, zeren eta oso gai interesgarriak jorratzen dira, eta gainera, ikus-entzuleok hainbeste gaiaren gainean gure iritziak eman ditzakegulako.

Joan den astean, proposatu duten azken gaia eskuko telefonoaren erabilera zela ikusi dut. Beti bezala, oso gai interesgarria zela iruditu zait. Baina, lerro hauek idaztera bultzatu nauena izan da, zalantzarik gabe, gaiara hurbiltzeko egiten den galdera. Hau da, nola erabiltzen dugun segapotoak.

Gaur egun sakelakoa ezinbesteko tresna bihurtu egin da guretzat. Nola edo hala esan daiteke ez dagoela ia inork telefono mugikorra ez duenik: gazteek, helduek, eta baita adinekoek eta umetxoek ere, bakoitzak geure telefonoa daukagu. Argi dago sakelakoa aurrerapen handi samarra izan dela. Halaber, ukoezina da erraztasun asko eskaintzen diskigula.

Hasieran, jendeak elkar komunikatzeko asmorekin jaio zen, baina denbora pasa ahala, gero eta helburu desberdin gehiagorako erabiltzen da mugikorra; izan ere, gaur egungo eskukoek denetarik daukate: jokuak, video eta argazki-kamera, MP3, irratia eta internet, besteak beste.

Aurrerapen hauek, nahiz eta erabilgarriak izan daitekeen, ez dira guztiz beharrezkoak. Hala ere, aplikazio berriren bateko modelu bat merkatura ateratzen den bakoitzean, jende gehienak ia berehala aurreko telefonoa batertzen du eta beste berri bat erosten du.

Telefoniazko konpaniek influentzia ikaragarria eragiten dute, eta publizitatearen bidez, eta bereziki bezero berriak gehitzeko egiten dituzten sustapen-kanpainen bidez, jokabide hau sustatzen dute.

Jarrera honek arazo asko sortzen (ari) du, zeren eta ohitu egiten ari gara erosi, erabili eta bota bizimodura. Badago jende askok ia-ia urtero telefonoz aldatzen duena. Baina, nora joaten dira "zahartuta" geratzen diren sakelakoak? Gaur egun zabortegiak telefonoz eta gailu elektronikoz beteta daude. Telefonoaz etengabe aldatzea ez beharrezkoa izateaz aparte, jakin beharko genuke eskukoen osagai elektroniko gehienak, beste tresna elektronikoetakoak bezala, oso kutsagarriak direla ingurumenerako.

Hori dena esanda, niretzat, gai honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea inoiz baino beharrezkoa da. Hainbeste produktuekin bezala, mugikorrak ere, modu arduratsuaz erabil beharko genuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario