miércoles, 4 de mayo de 2011

UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI. ZER GOMENDATUKO ZENUKE?

Derrigorrezko hezkuntza amaitzen denerako erabaki importante bat hartu behar da. Hau da, ikasketekin jaraitu gero unibertsitatera joateko asmorekin, ala goi mailako ikasketak alde batera utzi eta lanbide bat ikasi.

Ez da erabaki erraz bat. Oso importantea eta komplexua, berriz. Izan ere, nolabait gure etorkizuna erabaki horren menpe egongo da eta gainera, faktore asko dira aintzat hartu behar direnak. Horrexegatik, bi aukera horietako alde on eta txarrak ondo aztertu behar dira erabakia hartu aurretik.


Adibidez, alde batetik, Unibertsitatera joatekotan suposatzen da lan kualifikatu eta hobe ordaindua aurkitzeko aukera gehiago edukitzen dela. Baina beste alde batetik, gehienetan karrera bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du, behintzat hiru urterako. Gainera, kontuan hartu behar da ere, batzuetan gustoko karrera bat ikasteko beste hiri batzuetara joan behar dela eta horrek garestiegi bihur ditzake ikasketak pertsona askorentzat. Halaber, gaur egun, behin baino gehiagotan gertatzen da karrera bat izateak ez duela ziurtatzen lana aurkituko denik.

Lanbide bat ikasteko aukerari dagokionez, lan merkatura azkar sartzeko prestatzen duela esan daiteke, unibertsitatera joaten direnek hainbeste urte ikasi gabe, alegia. Baina, kontuan hartu behar da gehienetan soldata eskasa irabazi ohi dela, ogibide askok ahalegin fisikoa eskatzen dutela, eta batzuetan lan baldintzak okerragoak direla.

Beti esan(a) da gero eta prestatuagoa egonez gero, orduan eta erraztasun gehiago edukitzen direla lan bila joaterakoan. Gaur, berriz, hainbeste jendea prestatuta egoten denez, lehenengo erraztasun horiek murrizten ari dira. Hau da, iraganean ez bezala, oraingo gazte gehienek ez dute soilik karrera bat, baizik eta posgrado edo masterren bat ere daukate. Hala eta guztiz ere, krisiagatik azken urteotan lanpostu bat aurkitzea oso zaila bihurtu egin da. Bai lanbide bat ikasi dutenentzat, bai unibertsitatera joan direnentzat.

Nire ustez, bakoitzak berak hartu behar du erabakia, euren egoera pertsonala eta euren gaitasunak ondo aztertu ondoren. Baina ahaztu gabe ere askotan importanteena dela ikasiko duzun edozein gauza gustokoa edukitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario