Gaur egunean, ume txikien zainketa ez da zeregin batere erraza, lan egiten duten gurasoentzat bereziki. Seme-alabak jaiotzen direnean amatasun -edo aitatasun- baimena eska daiteke denboraldi mugatu baterako. Baina, zer egin emandako baimen horiek bukatzen direnean?
Momentu hori heltzen denean, guraso askori zaila egiten zaie umeen zainketa eta lana aldi berean kudeatzea. Egoera honek arazo asko sor ditzake batez ere bikoteren biek lan egiten baldin badute. Izan ere, bilatuko behar dute nork zainduko dizkien haurrak eskolara bildaltzeko txikiegiak izango ez diren arte.
Arazo honi aurre egiteko badaude aukera asko. Ohikoena izaten da (eta merkeena ere bai), senideei laguntza eskatzea, batez ere aiton-amonei. Hala, horien esku uzten dituzte umeak lan egiten ari diren orduetan. Aukera hori errazena, eta baita erosoena ere, izaten da normalean zeren eta aiton-amonek eta ilobek aurretik ezagutzen dute elkar, eta honek gauzak errazten ohi ditu umeentzat.
Hala ere, badago jendea beren umeak pertson ezagun bati uzteko aukerarik ez duena. Horrelako kasuetan erabaki behar da, ezezagun bati kontratatu umea kargu har dezan ala haurtzaindegi batera bidali. Badago jende askok bakarrik ordu gutxi batzurako behar du nork zainduko dion haurrak, horrexegatik pertsona batekin konpontzen dute arazoa. Beste batzuk, ordea, ia-ia egun osoa eman behar dute etxetik kampo eta gehienek erabakitzen dute beren umeak haurtzindegi batera eramatea.
Gainera, azken aukera hori, aditueen arabera, oso baikorra da umeentzat. Han, bere adineko beste umeekin egoten direla-eta, besteekin erlazionatzen ikasten dute eta gero arazo gutxiago izaten omen dituzte eskola joaten direnean.
Dena delakoa, aukera asko egoten badira ere, norekin geratuko diren umeak gurasoak lan egitera joaten direnean ez da erraz hartzen den erabaki bat. Horrexegatik, lehen aipatutako aukeraren bat, edo beste bateren bat, aukeratu aurretik hausnartu egin behar da zein den bikoteari egokiena iruditzen zaiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario