Behin baino gehiagotan entzun dut euskal herrikoak mendizale amorruak garela. Euskaldun izatea eta mendiko zaletasuna elkarrekin etortzen balira bezala. Ez nago oso ados baieztapen horrekin, baina ukoezina da hemen mendizaletasun handia dagoela.
Azken bolada honetan istripuak ugaritzen ari direla ikusteak kexkatzen nau. Betidanik pentsatu dut mendia eta arriskua ez datozela bat derrigorrez. Ez gehienetakoan, behintzat. Baina mendia arrisku bihur daiteke batzuetan.
Gaur egunean oso hedatua dago gure artean arrisku-kirolak praktikatzea. Modan dago honetako kirolak egitea, hau da: eskalada, hondoko eta trabeziazko eskia, multiabentura... Eta, printzipioz hau ez litzateke arazo bat izango, kirolariak ondo prestatuta egongo balira. Baina zoritxarrez, kirol hauek egiten duten gehienek ez daukate nahikoa den prestakuntza fisikorik ezta aurrezagutzarik ere. Eta batzuetan ez dituzten erabili ere egin beharrezkoak diren tresnak edo osagarriak.
Adituen arabera gertatzen diren istripu gehienak saihez zitezkeen. Horrek esan nahi du gehienetan erruduna mendizalea da. Hori kontuan hartuta, orain dela bi aste Euko Jaurlaritzak kampaina bat abiatu du gai honi buruz gizartea kontzientzia har dezan eta honelako istripuak errepika ez daitezen.
Jaurlaritzak hartutako beste neurri bat erreskateei dagokiona da. Hemendik aurrera erreskateak ez dira dohainik izango mendizalea federatuta egoten ez bada. Neurri honekin egoera kontrolpean edukitzea eta jendea gero eta informatuago egotea saiatzen ari da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario