lunes, 21 de febrero de 2011

ZINEMA ARETOAK KRISIAN

Zabalik zegoen asken zinema-areto handia itxiko dutela irakurtzeak pentsarazi  egin zidan. Badirudi, zinema ere krisian dagoela. Behin ezagutu genuen areto-handiek gero eta zailtasun gehiago izaten dituzte zabalik irauteko.

Zergatiak aztertzean arrazoi asko zeudela egoera horren atzean konturatu nintzen. Hasiera batean Internet eta teknologia berriak etorri zitzaizkidan burura zeren eta argi dago zinema munduari izugarrizko kaltea eragin diotela. Egunean gero eta hedatuago dago gure artean filmak internetetik jaistea edo DVDak erostea gero etxean ikustearren. Batzuk erosoago egiten zaielako esango dute eta beste batzuk merkeagoa delako, izan ere.

Baina, beste alde batetik, gero eta mega-areto gehiago irekitzen ari direla kontuan hartuta, ezin dugu esan internet eta teknologia berriak direla zinema-areto handiak ixtarazi egiten ari diren arrazoi nagusiak. Badaude ere beste  kausa batzuk, gizartearen ohitura aldaketak besteak beste.

Azken urteotan gure bizimodua eta gustuak asko aldatu egin dira. Eta zinema-areto handien krisia zentro komertzialen irekiarekin bat datorren ondorio bat da. Jendea gero eta gehiagotan joaten da toki horietara erostera, astia pasatzera, afaltzera eta, nola ez, zinemara ere bai. Bera, ,herri gehienetan herriko komertzioak, zinemak barne, desagertzen ari dira gero eta jende gehiago nahiago dutelako erostekak zentro horietan egitea herriko dendetan baino.

Benetako egoera larria da hau. Horrexegatik, herriko komertzioak, eta bereziki zinemak, galtzen ez daitezen, irtenbideak bilatu behar dira. Eta ezinbestekoa da hori Udaletxetik egitea, adibidez areto multifunzionalak bultzatzen herrian kultura eskaintza handitzeko eta bezero berreskuratzeko. Bestela herriko zinema-aretoak laster betirako desagertuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario