domingo, 7 de noviembre de 2010

Kaixo Ricardo:

Joan den astean, HABE aldizkariaren gainetik begiratzen ari nintzela, zuk bidalitako mezua aurkitu eta irakurri nuen. Hasieran ezustean harrapatu ninduen Puerto Ricotik Euskal Herrira euskara ikastera etortzeko zure erabakiak. Baina, berehala, poztu egin ninduen irakurtzen ari nintzenak.

Nik ere azken uda honetan barnetegi batera joatea erabaki nuen eta esan ahal dizut (diezazuket) primeran pasatu nuela eta, gainera, importanteena, asko ikasi nuela eta nire euskara asko hobetu nuela. Niretzako oso esperientzia ona izan zen eta horrexegatik , euskara ikasteko asmorik oraindik badaukazu eta hona etortzeko aukera baduzu, nik zalantzarik gabe gomendatuko nizuke barnetegi batean ikastaro bat egitea.

Ni egondako barnetegiari buruz azalpen txiki bat egingo dizut. Hala ere, udako ikastaroak egiten dituzten barnetegi asko daude eta gutxi gorabehera guztiak programa berdinak eskaintzen dituzte. Nik aukeratu nuen barnetegia Gipuzkoako herri txiki eta polit batean dago, Aian hain zuzen ere. Barnetegi honetan abuztuan baino ez dituzte antolatzen ikastaroak. Ikastaroaren iraunpena hogei egunekoa da eta irakurri dudanaren arabera aurten abuztuaren bitik hogeitazazpira arte izango da. Prezioa 338 eurokoa da, klaseak eta pentsio osoa barne. Joan aurretik mailaketa proba bat egin behar da uztailaren bederatzian. Beharbada, beraiekin harremanetan jartzen bazara, posible izango litzateke interneten bidez egitea. Aiako barnetegi honetan 124 lagunentzako logelak daude eta primerazko instalazioak ditu. Badago liburutegi handi bat, musika gela eta zinema areto txiki bat. Gainera, aktibitate ezberdin asko antolatzen dituzte: antzerki eta dantza ikastaroak, kirol lehiaketak...

Nik oraindik ez dakit ea hurrengo udan barnetegi batera berriro joan ahal izango naizen baina saiatuko naiz, zeren eta euskara ikasteko primerako modu bat iruditzen baitzait. Gai honi buruz beste zalantzaren bat baldin baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, nirekin kontaktuan jar zaitezke. Espero dut kontatu dizudan esperientzia baliagarria izatea zuretzat.

Agur bat
Natalia

1 comentario:

  1. Tintori - titanium glasses
    Tintori - titanium chain titanium glasses. This is a brand of citizen titanium dive watch Tintori, the finest of edc titanium fine design, made using tintori fabric, making them trekz titanium perfect for any titanium bar occasion.

    ResponderEliminar