Emakume bat da. Oso ospetsua da, ia-ia egunero telebistan agertzen da eta. Ilehoria da eta ile luzea darama. Begi ilunak eta irtenak ditu. Ez da oso altua, baina badirudi altuagoa dela takoiengatik eta, beharbada, argalegia izateagatik. Ez da emakume ederra bat, kirofanotatik pare bat aldiz pasatu izan arren. Ez da ezaguna bere dotoreziagatik, ezta bere adimenagatik ere.
Diru asko irabazten du, nahiz eta gogor ez lan egin. Ez daki askorik ezertaz, baina beti dabil edozeri (edo edonori) buruz hitz egiten. Batez ere, bere bizitzari buruz hitz egitea izugarri gustatzen zaio. Horrexegatik beti agertzen da telebistaren tertulietan bere bizitzako azken iskanbilak kontatzen. Audientziaren estadistikak ikusiz gero, badirudi jendeari eta ikus-entzulei haren bizitzaz jakitea asko gustatzen zaiela. Hori dela eta, beti dago bihotzeko programen ikuspuntuan.
Famatu bihurtu zen Espainiako torero batekin ezkondu ondoren. Nahiz eta bikotea urte batzuk maiteminduta egon ziren eta elkarrekin neskato bat izan zuten, erlazioa diborzioan amaitu zen. Orain beste pertsona batekin ezkonduta dago, baina ez omen daude oso ondo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario