Alkate Jaunak:
Santurtziarra bat naiz eta zuregana jotzen dut zineklub-ko azken saioa kentzeko erabakiarekin apur kexkatuta nagoela adierazteko.
Zinemazale amorratua naiz. Haurtzaroan denbora asko ematen nuen liburuen artean eta edozein generoko liburuak irakurtzen nituen. Honekin lotuta heldu zen nire zaletazuna zinemarengatik. Zorionez, gaztaroan horietarako jarkietan sakondu ahal izan nuen, besteak beste nire etxean eta inguruan giro ezin hobea zegoelako sentsu horretan, eta beste alde batetik gure herriko kultur eskaintza askoz handituta izan zelako Serantes Kultur Aretoa iritsierarekin.
Momentu hartatik oso gustora egon naiz asken hamar urteotako kultur-eskaintzarekin. Batez ere, zinemazkoari dagokionean eta bereziki Zine-Klubaren proiektuarekin. Baina, asken asteotan nire belarrietara iritsi da Zine-Klubaren asken saioa kendu egin nahi dutela.
Nahiz eta ardunadun batzuei zergatik galdetu diedan, inork ez du nire zalantzari erantzuten jakin eta kexa bat jartzera animatu didate. Horrexegatik, zuregana jotzen dut nire kezka adierazteko eta azalpen bat lortzeko asmorekin.
Pertsonalki, erabaki honek kalte egiten nau, zeren eta nik berandu arte lan egiten dut eta gaurgero ezin izango dut Zine-Klub-aren proyekzioak ikusi. Gainera, ez dut uste ni naizenik hau gertatzen zaion hiritar bakarra. Hori dela eta, erabaki horri buruz apur bat berriro hausnartzea eskatu nahiko nizuke eta ez mantentzekotan, orduan, alternatibaren bat proposatzea nire egoera berean gaudenetarako.
Agur bat
Santurtzin, 2010 Azaroak 21
No hay comentarios:
Publicar un comentario