Dena ordaindutako astebeteko bidaia bat imajinatzea zaila egiten zait. Alde batetik gaur egunean inork ezer oparitzen ez duelako eta beste alde batetik mundua oso zabala delako. Dena dela, niri horrelako bidaia bat eskainiko balidate, iparraldeko herrialdeetara (Norvegia, Suedia eta Filandia) joatea aukeratuko nukeela uste dut.
Egia esanik, betidanik pentsatu dut Europako iparraldetik ibilbide bat egitea, baina inoiz ez dut momentu aproposa aurkitu harantz joateko. Oporrak heltzen ziren bakoitzean neure buruari esaten nion garestiegia izango zela, hotz haundiegia ere egingo zuela eta horrelakoak. Orduan, nahiz eta aste bakar bat denbora gutxi izan 3 lurralde horiek ondo ikusteko, aukera ona izan liteke lehen kontaktu bat edukitzeko eta leku emblematikoenak eta politenak ezagutzeko.
Denbora ongi aprobetxatzeko asmoz, hegazkinez egingo nituzke joan-etorriko bidaia eta hango betebeharko tarte handienak. Stokolmotik eta haren inguruko herrietatik hasiko nuke ibilbidea. Gero Norvegiara abiatuko nintzateke Oslo bisitatzeko, eta handik Trondheimera eta gero Tromsora, fiordo batzuetatik ibilaldi txiki bat egitera Ifarreko lurmuturrera heldu arte. Laponiara joatea ere gustatuko litzaidake, baina ez dakit ea posible izango litzateke.
Ostatuak hartzerakoan ez dut uste arazo handirik izango nueenik, ez naizelako oso berezia kontu horretan, ezta janariekin ere. Han bizi direnek jaten eta egiten dutena jango eta egingo nuke, horrela ezagutzen dira benetan bertakoen kultura eta ohiturak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario