Ai, Eguneroko, Egunerokotxo maitea, ahoa bitsez betetzen zait koadrilakoek asteburuko plana aipatzen duten bakoitzean. KONTZERTUA! It's only Rock and Roll, but I like it! Bost axola datorren asteleheneko azterketa. GAZTEA naiz, eta ez badut orain bihurrikeriarik agiten, noiz egingo ditut?
Baina, zorritxarrez, amak ez ditu gauzak nire modu berberean ikusten. Argi geratu zen atzo gauean. Afarian, nire asmoa adierazi nuen bezain laster, ezetz esan zidan. Ia-ia pentsatu barik!
Ezin dut ulertu. Ez al zen bera ere gaztea izan garai batean?
Ez dakit zergatik debekatzen didaten beti gehien gustatzen zaizkidan gauzak egitea! Betidanik horrela gertatu da eta orain berdin gaude...BETI BEZALA! Oraindik gogoan dut nola geratu nintzen ikasbidaiarik gabe. Eta dena izan zen azken urteotako tutore madarikatu horregatik! Gurasoekin hitz egin izan ez balu, ziur aski ikasbidaiara joaten utziko zidaten...Baina ez! Beti dabiltza betiko rolloarekin... Klasean asko hitz egiten dudala, txarto portatzen naizela, inoiz ez ditudala etxerako lanak eginda eramaten eta abar.
Eta oraingoan ere, berdin! Baina zergatik niri? Zergatik jartzen digute azterketa bat nire ametzetako taldea Donostiara etortzen denean? Eta zergatik deitu egin behar du, justu momentu honetan, irakasle madarikatu horrek nire etxera ? Nazkatuta naukate! Baina... haiek oraindik ez dakitena da nik badaukadala jadanik antolatuta plan bat kontzertu horretara joateko...Laster ikusiko dute!
No hay comentarios:
Publicar un comentario