lunes, 31 de enero de 2011

ERREKLAMAZIOA / KEXA

Agur t'erdi:


Santurtziko SKA-ko bazkide bat naiz eta zuengana jotzen dut pasa den igandean areto nagusian gertatutakoarekin nire egonezina adierazteko.

Nire lagun batekin joan nintzen zinemara aspalditik itxaroten ari ginen filme bat ikustera, hau da: "14 kilómetros". Baina laster konturatu ginen, aretoa ia beteta egonda ere, han zegoen jende gehiena ez zela etorri filma ikusteko, baizik eta arratsalde euritsu batetik ihes egiteko asmorekin. Asteburua izanik, gazte koadrilaz beteta zegoen aretoa eta zarata handia egiten ari ziren. Gure zoritxarrarako filma hasi ondoren iskanbilak ez ziren desagertu, baizik eta areagotu egin ziren. Txisteak eta barreak edonon, oihuka elkarren artean, batzuk jaiki eta eseri, edo joan eta itzuli behin eta berriro, besteak palomitak elkarri botatzen...

Hasieran gure kabuz egoera kontrolatzen saiatu ginen, baina guztiz ezinezkoa zen. Ez ziguten inolako jaramonik egiten eta horrexegatik gelaren arduradunari deitu behar izan genion. Hala ere, berak ezin izan zuen egoera kontrolpean jarri eta hori ikusita, joateko erabakia hartu genuen, nahiko haserretuta.

Nire ustez, han zeuden pertsonen jokabidea onartezina da. Eta gainera ez da bidezkoa (ere) benetako gogoarekin zinemara joaten garenok honelako egoerak jasan behar izatea. Horrexegatik eskatzen dizuet arazo horrentzako konponbide bat aurkitzea, horrelako egoerak berriro errepika ez daitezen etorkizunean.

Adeitasunez agurtzen zaituztet,

XXX

No hay comentarios:

Publicar un comentario