lunes, 21 de febrero de 2011

Behin baino gehiagotan entzun dut euskal herrikoak mendizale amorruak garela. Euskaldun izatea eta mendiko zaletasuna elkarrekin etortzen balira bezala. Ez nago oso ados baieztapen horrekin, baina ukoezina da hemen mendizaletasun handia dagoela.

Azken bolada honetan istripuak ugaritzen ari direla ikusteak kexkatzen nau. Betidanik pentsatu dut mendia eta arriskua ez datozela bat derrigorrez. Ez gehienetakoan, behintzat. Baina mendia arrisku bihur daiteke batzuetan.

Gaur egunean oso hedatua dago gure artean arrisku-kirolak praktikatzea. Modan dago honetako kirolak egitea, hau da: eskalada, hondoko eta trabeziazko eskia, multiabentura... Eta, printzipioz hau ez litzateke arazo bat izango, kirolariak ondo prestatuta egongo balira. Baina zoritxarrez, kirol hauek egiten duten gehienek ez daukate nahikoa den prestakuntza fisikorik ezta aurrezagutzarik ere. Eta batzuetan ez dituzten erabili ere egin beharrezkoak diren tresnak edo osagarriak.

Adituen arabera gertatzen diren istripu gehienak saihez zitezkeen. Horrek esan nahi du gehienetan erruduna mendizalea da. Hori kontuan hartuta, orain dela bi aste Euko Jaurlaritzak kampaina bat abiatu du gai honi buruz gizartea kontzientzia har dezan eta honelako istripuak  errepika ez daitezen.

Jaurlaritzak hartutako beste neurri bat erreskateei dagokiona da. Hemendik aurrera erreskateak ez dira dohainik izango mendizalea federatuta egoten ez bada. Neurri honekin egoera kontrolpean edukitzea eta jendea gero eta informatuago egotea saiatzen ari da.

ZINEMA ARETOAK KRISIAN

Zabalik zegoen asken zinema-areto handia itxiko dutela irakurtzeak pentsarazi  egin zidan. Badirudi, zinema ere krisian dagoela. Behin ezagutu genuen areto-handiek gero eta zailtasun gehiago izaten dituzte zabalik irauteko.

Zergatiak aztertzean arrazoi asko zeudela egoera horren atzean konturatu nintzen. Hasiera batean Internet eta teknologia berriak etorri zitzaizkidan burura zeren eta argi dago zinema munduari izugarrizko kaltea eragin diotela. Egunean gero eta hedatuago dago gure artean filmak internetetik jaistea edo DVDak erostea gero etxean ikustearren. Batzuk erosoago egiten zaielako esango dute eta beste batzuk merkeagoa delako, izan ere.

Baina, beste alde batetik, gero eta mega-areto gehiago irekitzen ari direla kontuan hartuta, ezin dugu esan internet eta teknologia berriak direla zinema-areto handiak ixtarazi egiten ari diren arrazoi nagusiak. Badaude ere beste  kausa batzuk, gizartearen ohitura aldaketak besteak beste.

Azken urteotan gure bizimodua eta gustuak asko aldatu egin dira. Eta zinema-areto handien krisia zentro komertzialen irekiarekin bat datorren ondorio bat da. Jendea gero eta gehiagotan joaten da toki horietara erostera, astia pasatzera, afaltzera eta, nola ez, zinemara ere bai. Bera, ,herri gehienetan herriko komertzioak, zinemak barne, desagertzen ari dira gero eta jende gehiago nahiago dutelako erostekak zentro horietan egitea herriko dendetan baino.

Benetako egoera larria da hau. Horrexegatik, herriko komertzioak, eta bereziki zinemak, galtzen ez daitezen, irtenbideak bilatu behar dira. Eta ezinbestekoa da hori Udaletxetik egitea, adibidez areto multifunzionalak bultzatzen herrian kultura eskaintza handitzeko eta bezero berreskuratzeko. Bestela herriko zinema-aretoak laster betirako desagertuko dira.

domingo, 6 de febrero de 2011

KAZETARITZA GERRA

Gaur egungo gatazketan iraganekoetan baino askoz gehiago erabiltzen da kazetaritza guda arma gisa. Horren bidez iritzi publikoa errazago maneia daiteke, izan ere.


Guda batek dakarren kostuak, hala ekonomikoki nola galera humanoei dagokionez, onartezinak dira jende gehienentzako. Horrexegatik gatazka bat abiatu eta mantendu nahiez gero, orduan eta importanteagoa da iritsi publikoa aldekoa izatea.